Pololoak
Komikiaren argumentua:
Komiki honen protagonista Euskal Herriko heroi bat da.
Heroiaren izena Xabi da, hortik ateratzen da Xabineitor super heroia.
Super heroi honek arazo batzuk izaten ditu eta konpontzeko Euskal Herritik joatea erabakitzen du. Ez ditu gertaera oso onak bizitzen, han neskak ezagutzen ditu eta beraiekin txortan egiten du, baina bukatzen duenenan nazka sentitzen du eta erabakitzen du berriz Euskal Herrira bueltatzea.
Euskal Herrian homeopata baten gana joatea erabakitzen du, oso gaizki sentitzen bai da.
Homeopatak esaten dio Xabiri gaizki dagoela sexu harremanak mantentzen ez dituelako, eta presio handiak jasaten ditu.
Beste aldetik Kariñe-ren istorioa kontatzen digu. Neska honen bizitza Xabirekin alderatuta oso desberdina da.
Mutil laguna dauka eta etxetik joaten da, bizitza berri bat hastera. Bere mutil laguna ez dauka oso gustuko.
Kariñe-ri asko gustatzen zaio dantza egitea eta dantza egiten zegoenean Xabi agertu zen eta berarekin joan zen.
Pertsonaiak: errealak dira nahiz eta beraien akzio batzuk irrealak izan. Batez ere Xabik egiten dituen gauzak.
Irakurketa: nahiko entretenigarria izan da, nahiz eta pixkat korapilatsua izan.
Komikiak orokorrean nahiko politak dira eta batez ere istorioak gaur egungoak badira, Pololoen komikia esaterako.
Hiztegia: hiztegia nahiko erraza egin zait, baina hitz batzuk nik ez ditut erabiltzen beraz pixkat zaila egin zait irakurtzeko.
Iritzi pertsonala: asko gustatu zait komiki hau, orain dela asko ez nuela komiki bat irakurri eta beraz oso entretenigarria iruditu zait.
Istoria ere asko gustatu zait eta nire ustez komiki hauek oso politak dira irakurtzeko nahiz eta umeentzat oso egokia ez izan, gertatzen diren gauzengatik.

Zabaldu
del.icio.us