Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

/\\/\\@|?+@...*} [*..{*IrRiFaR bAtEk DuEn iNdArRa =)*}..*]

29/09/2008 GMT 1

Kritika literarioa (Marta)

martase @ 13:11

Aitor Arana 1963.ko Abenduaren 12an jaio zen Legazpian (Gipuzkoa)
Lau urte Egon zen euskarazko klaseak ematen Euskaldunizazio zentruan eta AEK-en Legazpian. Hamazazpi urtekin hasi zen idazten. Bere beste lan batzuk izan daitezke: Azkonarren laguna, Loaren bidez… esate baterako.
Lehenengo ipuin lizuna Sasian izenburua dauka. Istorio hau orain dela urte batzuetako garaikoa da, XX.mendekoa nire ustez. Hotza egiten zuenean familia guztiek elkartzen ziren sutondoan bero bero egoteko. Istorio honetan mutilo batek beste neska batekin harreman sexualak izan nahi ditu, hasieran neskak ez du nahi baina azkenean txortan egiten dute.
Nire ustez idazleak ipuin honekin esan nahi duena da txorta egin behar dutela biok nahi dutenean. Pertsonaiak errealak dira nire ustez, mutikoa Bartolo deitzen da eta neska Maritxu.
Oso erraza egin zait irakurtzeko eta oso hiztegi erraza zeukan nahiz eta aditzak “ika”-n Egon. Gustatu egin zait istorio hau oso entretenigarria izan delako.
Hurrengo istorioa Egungo Frankestein izenburua dauka. Nik uste dut istorio hau gaur egungoa dela, hau da, XXI.mendekoa. Bertan idazleak kontatzen digu gizon batek Frankestein antzekoa izan nahi zuela. Hortarako pentsatzen du pertsona bat hiltzea eta gero berriz bizia eman. Taberna batera joaten da eta pertsona bat aukeratzen du, berarekin hizketan hasten da eta kanpora ateratzen direnean hiltzen dio bere laborategira eramateko bizia berriz bueltatzeko. Ongi atera zitzaion gizona berriz bizia Portu zuelako. Eta larrutan egin nahi du gaur egungo Frankestein-ekin. Nire ustez idei nagusia da ezin zarela edozeingan fidatu, gutxiago ez badiozu ezagutzen. Pertsonaiak irrealak dira alde batetik eta bestetik errealak. Irrealak hiltzen bazara ezin dezulako berriz bizi eta erreala kontatzen duen istorioarengatik, homosexualak direlako.
Hasieran istorioa nahiko zaila egin zait baina gero oso errez irakurri dut. Ez zait gustatu istorio hau, homosexualen istorioak ez ditudalako hain gustuko.
Eta azkeneko istorioa Heriotzako Orduan izenburua dauka. Istorio hau ez da oso zaharra nire ustez XXI mendekoa izango da. Kontatzen du Nola emakume batek eta gizon batek txortan egin behar zutela baino neskak ez zuen nahi egun hortan eta urrengo egunerako utzi zuen. Baina zoritxarrez urrengo egunean emakumean Josune izena zuela istripu bat izan zuen eta hil egin zen. Urrengo egunean hilerrira joan zen eta han hasi zitzaion Josuneri ikutzen, muxukatzen.. nahiz eta emakumea hilda Egon. Niretzat ideia nagusia edo moraleja esate baterako izan daiteke erderaz dagoen esamolde bat “ez utzi biharko gaur egin dezakezuna”. Ez zait gustatu istorio hau ez zaizkidalako hildakoen istorioak gustatzen eta gutxiago harreman sexualak izateko baldin badira. Nire ustez pertsonaiak ez dira errealak bestela oso zoro daude. Eta istorioa ez da oso zaila izan irakurtzeko, hiztegia nahiko erraza izan bai da.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!