Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

/\\/\\@|?+@...*} ...]]*iLuSiO gAlDuA ...IrRiFaR bEhArTuA*[[...

Artxiboa: Apirila 2009

29/04/2009 GMT 1

Alkoholaren preso.

martase @ 16:39

Gaur egun, geroz eta jende gehiago dago alkoholaren menpe. Testuan azaltzen digu nola sentitzen den alkoholaren preso dagoen pertsona batek. Nire ustez era batean edo bestean denok gaude alkoholaren menpe, (edaten ez dutenek ez noski), hau da, festak iristen direnean denok pentsatzen dugu zenbat alkohol kopurua erosi, zer erosi etab. Testuan azaltzen digu nola sentitzen den alkoholaren preso dagoen pertsona batek, eta zenbat arazo fisiko (osasunarengatik) edo psikologikoa izan dezakeen.

Horretarako hainbat leku daude alkohola uzteko laguntzen dizutena. Leku hartara joaten den jendea normalean ez du besteek jakitea nahi, eta alde batetik normala iruditzen zait baina beste aldetik gaixotasun bat da eta laguntza behar da.

Pentsatzen dugu edo gure sozietatean pentsatzen da alkoholaren menpekotasun handia daukana egunero edaten duena dela, baino nire ustez ez da horrela izaten, lehen aipatutako arrazoiarengatik.

Egia da, egunero edaten dutenek gaixotasun bat dutela, ez direlako konturatzen zer nolako kalte egiten ari diren beraien osasunari, giharrei eta baita ekonomiari ere.

Badago jende asko edaten dutenek beraien arazoei aurre egiteko, nolabait esanda, baino ala ere arazoak ez dira amaitzen alkohol asko edateagatik, hurrengo egunean hor jarraituko dute eta.

Gaur egun esan daiteke gazteek  geroz eta lehenago hasten direla edaten, hemen gutxienez hamabi-hamahiru urtekin hasten dira festetan edaten, nahiz eta legeak dioen hemezortzi urte izan arte ezin dugula edan, baina tabernek saltzen dute alkohola edonori. Nire iritziz, alkohola kantitate egoki batean edanda ez da txarra, lotsa kentzen zaizulako, alaitsuago egon zaitezke, baino hori dena kantitate egoki batean, pasatzen bazara oso gaizki pasa dezakezu. Baita txorakeri bat iruditzen zait hemezortzi urte izan beharra edukitzea alkohola erosteko, edozeinek erosiko dizu alkohola eskatzen badiozu.

Horregatik ez zait ondo iruditzen besteei alkoholaren preso daudela esatea, guk ere konturatu gabe bertan egon gaitezkeelako.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!