Iritzi artikulua ("La lista de shcindler")
Lehengo astean ikusitako filmari buruz ezer gutxi dago esateko. Errealitatean gertatutako ekintza gogor bat da, nire ustez beti entzun dugu "nazi"-ek egiten zituzten gauzak, batez ere juduei (baita ere elbarrituei eta Hitler bezala pentsatzen ez zuten jende askori) baina nik gutxienez ez dut inoiz holako filma ikusi historia honi buruz.
Pelikula Steven Spielberg-ek zuzendutaz dago eta nire iritziz azken urteetan ikusi dudan filmarik hoberenetakoa da. Oso ondo egina dago eta batez ere azkeneko zatia, non benetako pertsonaiak, (extorsio hori jasan zutenak) agertzen dira eta Oscar Schindlerren hilobiaren gainean bakoitzak harri bat jartzen du, nire ustez eskerrak emateko.
Ez zaidana gustatu filmataz izan da, errealitatean pasa zela, ez orain dela asko eta filmeko alkandora gorria zeraman umeari hil egin ziotelako. Berari bezala ume, emakume eta gizon asko hil zituzten garai hartan. Nahiz eta film ona izan den nire ustez oso gogorra izan da ikusteko, bertan ikus genezake nola bihotz hotzez soldaduek hiltzen zuten juduak lana ez amaitzeagatik, ideiaren bat esateagatik etab.
Oscar Schindelerrek egin zuena demostratu egiten gaitu "nazi" guztiek ez zirela berdinak, eta beraz gerratea amaitu zenean ez zituzten harrapatutako nazi guztiei hil egin behar, soldaduei adibidez bai hil behar zuten guztiei, beraiek juduak hiltzen zituztenean oso ondo pasatzen zutelako eta izugarrizko algarak botatzen zutelako (filmean ikusten denez).
Nire ustez holokausto hau gertatu ziren tokietan ez zuten inoiz ahaztu behar zer gertatu zen beraien estatuetan, nahiz eta oso zaila izango da munduko pertsonak hori ahaztea. Nik zorionez ez nintzen garai hartan bizi eta nik uste dut nahiz eta film oso ona ikusi, "la lista de Schindler"-ena bezalakoa, garai hartan bizi ez ginen pertsonek ez gara ezta idei txiki bat egiten zer pasa zen Alemanian eta Polonian ezta zein gogorra izan zen.
Eta lehen aipatu dudan bezala filmari buruz ez dago asko esateko, bakarrik oso ona izan dela.

Zabaldu
del.icio.us