Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

/\\/\\@|?+@...*} ...]]*iLuSiO gAlDuA ...IrRiFaR bEhArTuA*[[...

Artxiboa: Azaroa 2008

10/11/2008 GMT 1

iritzi artikulua [Inmigrazioa]

martase @ 18:46

 Nik aukeratutako gaia migrazioa da.Aukeratu dut gai hau gure gizartean geroz eta migrazio handiago dagoelako, batez ere Afrikatik Espainiara. Pateratan etortzen dira, askok ez dira inoiz iristen, itsasoan hiltzen direlako, iristen direnak saiatzen dira poliziak ez harrapatzen hemen bizi ahal izateko eta bizitza hobeagoa edukitzeko. Inmigratu gehienak egiten dute dirua lortzeko eta adibidez Afrikako pertsona bat bere familiari dirua bidaltzeko. Afrikatik etortzen diren pertson gehienak Ghana, Nigeria, Marokotik etab. dira. Migrazio handiko tokiak Espainia barruan Kanariar uharteak dira, Ceuta eta Melilla. Gero Europan zehar Italia, Frantzia, Ingalaterra etab. dira.Patera batek 3000€ kosta dezake. Paterak atxilotuak izan behar dira negozio ilegala delako eta egunero hilero 20000 € baino gehiago ateratzen dutelako.  Patera hauek ez daude ondo prestatuta inmigranteen bidaientzako. Gainera pateratan pertson asko igotzen dira eta ez dira horretarako prestatuak. Artikulu honetan aurkitu dudan ondorioa izan da %35.a bidaian hiltzen dira. Askok hipotermiarekin, gaixotasunekin ...Iristen direnak berriro beraien herrialdetara itzulita izaten dira.Nire ustez gure gizartean ematen ari den arazoa inmigrazioarekin erlazionatuta ez da oso arrunta. Nire iritziz estatuek zerbait egin beharko lukete, egoera hau konpontzeko.Estatu boteretsuak diru laguntza ematea, txiroei laguntzeko, beraiek bai behar dutela.Ceuta eta Melillan hesiak jarrita daude inmigranteak ez pasatzeko, eta hesi hori pasatzen saiatu direnak askok hil egin dira, edo poliziak harrapatu egin diete eta beraz berriro beraien herrialdeetara itzuli egin behar izan dira polizia arrazoi pixka bat du gai horretan; bestela immigrantez beteko zela Melilla, Ceuta, Kanariar uharteak eta Espainia. Eta immigranteak; ere arrazoia dute beraiek hobeto bizi nahi dutelako. Egoera hau aldatzea oso zaila da, baina alda daiteke lehengo metodoak erabiltzen. . Nire ustez zerbait egin behar da migrazio kontua konpontzeko. Normala iruditzen zait inmigrante askori etxera berriz bidaltzea, bestela hemengo jende asko bere lanpostua galdu dezake, inmigranteek ordu gehiago diru gutxiagorengatik lan egiten dute, eta gainera jasaten dute lan gogorrenak. Gaur egungo arazo sozial oso larri bat da inmigrazioarena, eta horregatik zerbait egin beharko lukete konpontzeko, telebistan gehienbat ateratzen dana inmigrazioa da, aldizkarietan baita ere erradioetan inmigrazioari buruzko arazoak dira.Amaitzeko,  nik immigrazioaren alde nago,bakoitzak bere bizitza aurrera eramaten jarraitu behar duelako, eta ezin badute beraien herrialdeetan beste leku batera joan beharko dira, baina era legal batean eta era kontrolatu batean egiten badute. Eta immigranteentzat espero dut bere bizimodua hobetzea eta bizi on bat izatea, gaur egun oso bizi zaila dutelako Afrikako eta herri txiroetatik etortzen diren guztiak

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!