Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

/\\/\\@|?+@...*} ...]]*iLuSiO gAlDuA ...IrRiFaR bEhArTuA*[[...

29/04/2009 GMT 1

Alkoholaren preso.

martase @ 16:39

Gaur egun, geroz eta jende gehiago dago alkoholaren menpe. Testuan azaltzen digu nola sentitzen den alkoholaren preso dagoen pertsona batek. Nire ustez era batean edo bestean denok gaude alkoholaren menpe, (edaten ez dutenek ez noski), hau da, festak iristen direnean denok pentsatzen dugu zenbat alkohol kopurua erosi, zer erosi etab. Testuan azaltzen digu nola sentitzen den alkoholaren preso dagoen pertsona batek, eta zenbat arazo fisiko (osasunarengatik) edo psikologikoa izan dezakeen.

Horretarako hainbat leku daude alkohola uzteko laguntzen dizutena. Leku hartara joaten den jendea normalean ez du besteek jakitea nahi, eta alde batetik normala iruditzen zait baina beste aldetik gaixotasun bat da eta laguntza behar da.

Pentsatzen dugu edo gure sozietatean pentsatzen da alkoholaren menpekotasun handia daukana egunero edaten duena dela, baino nire ustez ez da horrela izaten, lehen aipatutako arrazoiarengatik.

Egia da, egunero edaten dutenek gaixotasun bat dutela, ez direlako konturatzen zer nolako kalte egiten ari diren beraien osasunari, giharrei eta baita ekonomiari ere.

Badago jende asko edaten dutenek beraien arazoei aurre egiteko, nolabait esanda, baino ala ere arazoak ez dira amaitzen alkohol asko edateagatik, hurrengo egunean hor jarraituko dute eta.

Gaur egun esan daiteke gazteek  geroz eta lehenago hasten direla edaten, hemen gutxienez hamabi-hamahiru urtekin hasten dira festetan edaten, nahiz eta legeak dioen hemezortzi urte izan arte ezin dugula edan, baina tabernek saltzen dute alkohola edonori. Nire iritziz, alkohola kantitate egoki batean edanda ez da txarra, lotsa kentzen zaizulako, alaitsuago egon zaitezke, baino hori dena kantitate egoki batean, pasatzen bazara oso gaizki pasa dezakezu. Baita txorakeri bat iruditzen zait hemezortzi urte izan beharra edukitzea alkohola erosteko, edozeinek erosiko dizu alkohola eskatzen badiozu.

Horregatik ez zait ondo iruditzen besteei alkoholaren preso daudela esatea, guk ere konturatu gabe bertan egon gaitezkeelako.

14/02/2009 GMT 1

Lekuak

martase @ 10:53

Nire kritika, “Lekuak” gelan irakurritako testuari buruz doa.Testu honen idazlea Jose Irazu Garmendia du izena. Asteasun jaio zen eta bertan Andoainekin batera ikasketak egin zituen, eta batxilergoa Donostian.Bilbon, ekonomian lizentziatu zen eta bertan Gabriel Aresti idazlea ezagutu zuen. Idazle honen liburu aipagarrienak: Teresa Poverina, Soinujolearen semea etab.Testua XIX.mendean aldendua da (1792.ean esate baterako).  Istorio hau, euskararen epe bat dela esango nuke. Garai haietan Euskal Herria ez zen mapan agertzen, honez gain, garai haietako diktadurak azaltzen ditu gainetik, Napoleon baita sartu egiten du ere eta euskara gutxiesten du bere gramatikarengatik. Honetaz aparte, Euskal Herritik kanpokoak diren pertsonak irudi bat daukate gutaz, eta nire ustez hori errua telebista dauka, baserritarrak izango bagina bezala irudikatzen gaituztelako. Adibide bat izan daiteke beste egunean “España directo”- programan atera zuten gizon probak, eta horrez gain hemen beste hainbat gauzak ditugu aipatzeko ez bakarrik hori. Gainera, jende asko mesprezatu egiten gaituzte pensatsen dutelako guztiok terroristak garela. Niretzat hori pentsatzen duen jendea ez du pena merezi, leku guztietan dagoelako hilketak, lapurketak... gainera terroristena topikoa dela esango nuke, Balentzian adibidez, beti genero hilketak egoten dira eta horrek ez du esan nahi Balentziar guztiak hiltzaileak direla, edo Andaluzian baita ume asko desagertu egin dira, eta horrek zer esan nahi du, Andaluziako guztiek umeak lapurtzen dituztela? Baino hori ez da telebistan esaten, bakarrik Euskal Herriari buruz.Gai nagusia, euskera da.Pertsonaiak errealak diraIrakurketa: hasieran nahiko aspergarria izan da baino irakurtzen gindoazela geroz eta interesgarriagoa iruditu zait, nahiz eta esaten duena banekien, hau da, gutaz pentsatzen zutena eta dutena oraindik.Hiztegia ez da oso zaila izan baina hitz batzuk zailak egin zaizkit irakurtzeko.Amaitzeko, testu hau gustatu zait, nahiz eta haserre pixkat sortu nau esaten duenarengatik.

07/02/2009 GMT 1

Telesail askok topikoei iraunarazten diete, eta gazteengan eragin handia dute

martase @ 14:50

 Irakurritako textuan ia dena egia dela esango nuke, baina ez guztiz.Textuan aipatutako topikoak oso arruntak dira eta betidanik jendeak hori pentsatu du. Nesken kasuan, adibidez esaten da, neskak oso erromantikak direla eta amodiozko kasuetan mutilak baino gehiago sufritzen dutela, agian hori egia izan daiteke baina ez beti, badaude mutil erromantikoak eta amodioen ondorioak jasaten dutenak. Mutilak bezala badaude neskak oso jarrera desegokia izaten dute mutilengan, hau da egun bat batekin beste bat batekin eta horrela aspertu arte. Nire ustez hori egiten duten pertsonek nahiko lotsagarriak direla iruditzen zait. Baita ere aipatzen da mutilak ez dutela heldutasunik, nire ustez mutilak neskak bezala heldutasun bat badaukatela, nahiz eta askotan hori ez antzeman, nire ustez nire adinako mutilek oraindik ez dute heldutasun bat dutenik erakutsi oraindik, gauz askotan pentsatzen dut ea noiz haziko diren, beti futbolarengatik beraien artean eztabaidatzen, baina hori ere gizon helduek egiten dute.Betidanik esan da gizonek ume bat barruan daramatzatela, eta nire ustez hori guztiok daukagu, neskak ere bai.Telebistako modeloak, famatuak etab. Influentzia handia daukate gugan eta nire ustez jende asko famatuak bezala izan nahi dute, hau da egoera físico berdinean egotea. Gaur egun telebistako gizonek oso gorputz polita daukate eta horregatik mutil askok nahi dute beraiek bezala egotea, baita ere nesken kasuan modeloak etab. Geroz eta argalagoak daude. Nire iritziz modeloen gorputzagatik gaur egun daude hainbeste jende anorexiarekin. Orain estereotipoei buruz hitz egingo dut.1.-“Mutilek sexua baino ez dute buruan; neskak oso sentiberak dira”Ez dut uste hori kasu guztietan gertatzen denik, badaude mutil oso sentiberak direnak baina agian ez dira beraien sentimenduak erakusteko gai beraien lagunek zer esango duten beldur. Nesken kasuan normala da mutil batengatik gaizki baldin bazaude negar egitea, normalean neskak ez dute horretaz barre egingo. Nire iritziz mutilak ez dute beraien sentimenduak erakusten besteen beldur edo gizajo bat dela pentsatu egingo dutelako. “Neskak mutilak baino helduagoak dira” Lehen aipatu dudan bezala nire ustez esaldi hori egia da.Mutilak beti tontakeriak egiten eta besteek barre egiteko gauzak esaten dute.Betidanik esan da mutilak neskak baino beranduago hazten direla, eta nire ustez hori egia da. Badaude neska batzuk oraindikan 15-16 urterekin nahiko umeak direla, kasu guztiak ez bait dira berdinak.Mutilak edozein gauzagatik hasarratzen dira eta askotan indarraren bitartez zein den hobea erakutsi nahi dute. Hori iruditzen zait arrazoi bat esateko askotan ez direla batere helduak. “Jeloskortasuna erabiltzen da maitasunaren neurgailu gisa: zenbat eta jeloskortasun agerpen handiagoak, orduan eta maitasun handiagoa” Ez nago batere ados honekin, nire ustez ez duzu batere konfidantzarik erakusten zure bikotearengan eta hori ez zait iruditzen maitasun handiagoko seinalea denik. Niri ez zait jende jeloskorra gustatzen, eta niretzat jeloskorra izatea inbidia izatea bezala da.

14/01/2009 GMT 1

Iritzi artikulua ("La lista de shcindler")

martase @ 18:55

Lehengo astean ikusitako filmari buruz ezer gutxi dago esateko. Errealitatean gertatutako ekintza gogor bat da, nire ustez beti entzun dugu "nazi"-ek egiten zituzten gauzak, batez ere juduei (baita ere elbarrituei eta Hitler bezala pentsatzen ez zuten jende askori) baina nik gutxienez ez dut inoiz holako filma ikusi historia honi buruz.

Pelikula Steven Spielberg-ek zuzendutaz dago eta nire iritziz azken urteetan ikusi dudan filmarik hoberenetakoa da. Oso ondo egina dago eta batez ere azkeneko zatia, non benetako pertsonaiak, (extorsio hori jasan zutenak) agertzen dira eta Oscar Schindlerren hilobiaren gainean bakoitzak harri bat jartzen du, nire ustez eskerrak emateko.

Ez zaidana gustatu filmataz izan da, errealitatean pasa zela, ez orain dela asko eta filmeko alkandora gorria zeraman umeari hil egin ziotelako. Berari bezala ume, emakume eta gizon asko hil zituzten garai hartan. Nahiz eta film ona izan den nire ustez oso gogorra izan da ikusteko, bertan ikus genezake nola bihotz hotzez soldaduek hiltzen zuten juduak lana ez amaitzeagatik, ideiaren bat esateagatik etab.

Oscar Schindelerrek egin zuena demostratu egiten gaitu "nazi" guztiek ez zirela berdinak, eta beraz gerratea amaitu zenean ez zituzten harrapatutako nazi guztiei hil egin behar, soldaduei adibidez bai hil behar zuten guztiei, beraiek juduak hiltzen zituztenean oso ondo pasatzen zutelako eta izugarrizko algarak botatzen zutelako (filmean ikusten denez).

Nire ustez holokausto hau gertatu ziren tokietan ez zuten inoiz ahaztu behar zer gertatu zen beraien estatuetan, nahiz eta oso zaila izango da munduko pertsonak hori ahaztea. Nik zorionez ez nintzen garai hartan bizi eta nik uste dut nahiz eta film oso ona ikusi, "la lista de Schindler"-ena bezalakoa, garai hartan bizi ez ginen pertsonek ez gara ezta idei txiki bat egiten zer pasa zen Alemanian eta Polonian ezta zein gogorra izan zen.

Eta lehen aipatu dudan bezala filmari buruz ez dago asko esateko, bakarrik oso ona izan dela.

10/11/2008 GMT 1

iritzi artikulua [Inmigrazioa]

martase @ 18:46

 Nik aukeratutako gaia migrazioa da.Aukeratu dut gai hau gure gizartean geroz eta migrazio handiago dagoelako, batez ere Afrikatik Espainiara. Pateratan etortzen dira, askok ez dira inoiz iristen, itsasoan hiltzen direlako, iristen direnak saiatzen dira poliziak ez harrapatzen hemen bizi ahal izateko eta bizitza hobeagoa edukitzeko. Inmigratu gehienak egiten dute dirua lortzeko eta adibidez Afrikako pertsona bat bere familiari dirua bidaltzeko. Afrikatik etortzen diren pertson gehienak Ghana, Nigeria, Marokotik etab. dira. Migrazio handiko tokiak Espainia barruan Kanariar uharteak dira, Ceuta eta Melilla. Gero Europan zehar Italia, Frantzia, Ingalaterra etab. dira.Patera batek 3000€ kosta dezake. Paterak atxilotuak izan behar dira negozio ilegala delako eta egunero hilero 20000 € baino gehiago ateratzen dutelako.  Patera hauek ez daude ondo prestatuta inmigranteen bidaientzako. Gainera pateratan pertson asko igotzen dira eta ez dira horretarako prestatuak. Artikulu honetan aurkitu dudan ondorioa izan da %35.a bidaian hiltzen dira. Askok hipotermiarekin, gaixotasunekin ...Iristen direnak berriro beraien herrialdetara itzulita izaten dira.Nire ustez gure gizartean ematen ari den arazoa inmigrazioarekin erlazionatuta ez da oso arrunta. Nire iritziz estatuek zerbait egin beharko lukete, egoera hau konpontzeko.Estatu boteretsuak diru laguntza ematea, txiroei laguntzeko, beraiek bai behar dutela.Ceuta eta Melillan hesiak jarrita daude inmigranteak ez pasatzeko, eta hesi hori pasatzen saiatu direnak askok hil egin dira, edo poliziak harrapatu egin diete eta beraz berriro beraien herrialdeetara itzuli egin behar izan dira polizia arrazoi pixka bat du gai horretan; bestela immigrantez beteko zela Melilla, Ceuta, Kanariar uharteak eta Espainia. Eta immigranteak; ere arrazoia dute beraiek hobeto bizi nahi dutelako. Egoera hau aldatzea oso zaila da, baina alda daiteke lehengo metodoak erabiltzen. . Nire ustez zerbait egin behar da migrazio kontua konpontzeko. Normala iruditzen zait inmigrante askori etxera berriz bidaltzea, bestela hemengo jende asko bere lanpostua galdu dezake, inmigranteek ordu gehiago diru gutxiagorengatik lan egiten dute, eta gainera jasaten dute lan gogorrenak. Gaur egungo arazo sozial oso larri bat da inmigrazioarena, eta horregatik zerbait egin beharko lukete konpontzeko, telebistan gehienbat ateratzen dana inmigrazioa da, aldizkarietan baita ere erradioetan inmigrazioari buruzko arazoak dira.Amaitzeko,  nik immigrazioaren alde nago,bakoitzak bere bizitza aurrera eramaten jarraitu behar duelako, eta ezin badute beraien herrialdeetan beste leku batera joan beharko dira, baina era legal batean eta era kontrolatu batean egiten badute. Eta immigranteentzat espero dut bere bizimodua hobetzea eta bizi on bat izatea, gaur egun oso bizi zaila dutelako Afrikako eta herri txiroetatik etortzen diren guztiak

25/10/2008 GMT 1

Pololoak

martase @ 12:55

Komikiaren argumentua:

Komiki honen protagonista Euskal Herriko heroi bat da.

Heroiaren izena Xabi da, hortik ateratzen da Xabineitor super heroia.

Super heroi honek arazo batzuk izaten ditu eta konpontzeko Euskal Herritik joatea erabakitzen du. Ez ditu gertaera oso onak bizitzen, han neskak ezagutzen ditu eta beraiekin txortan egiten du, baina bukatzen duenenan nazka sentitzen du eta erabakitzen du berriz Euskal Herrira bueltatzea.

Euskal Herrian homeopata baten gana joatea erabakitzen du, oso gaizki sentitzen bai da.

Homeopatak esaten dio Xabiri gaizki dagoela sexu harremanak mantentzen ez dituelako, eta presio handiak jasaten ditu.

Beste aldetik Kariñe-ren istorioa kontatzen digu. Neska honen bizitza Xabirekin alderatuta oso desberdina da.

Mutil laguna dauka eta etxetik joaten da, bizitza berri bat hastera. Bere mutil laguna ez dauka oso gustuko.

Kariñe-ri asko gustatzen zaio dantza egitea eta dantza egiten zegoenean Xabi agertu zen eta berarekin joan zen.

 

Pertsonaiak: errealak dira nahiz eta beraien akzio batzuk irrealak izan. Batez ere Xabik egiten dituen gauzak.

Irakurketa: nahiko entretenigarria izan da, nahiz eta pixkat korapilatsua izan.

Komikiak orokorrean nahiko politak dira eta batez ere istorioak gaur egungoak badira, Pololoen komikia esaterako.

 

Hiztegia: hiztegia nahiko erraza egin zait, baina hitz batzuk nik ez ditut erabiltzen beraz pixkat zaila egin zait irakurtzeko.

 

Iritzi pertsonala: asko gustatu zait komiki hau, orain dela asko ez nuela komiki bat irakurri eta beraz oso entretenigarria iruditu zait.

Istoria ere asko gustatu zait eta nire ustez komiki hauek oso politak dira irakurtzeko nahiz eta umeentzat oso egokia ez izan, gertatzen diren gauzengatik.

 

 

29/09/2008 GMT 1

Kritika literarioa (Marta)

martase @ 13:11

Aitor Arana 1963.ko Abenduaren 12an jaio zen Legazpian (Gipuzkoa)
Lau urte Egon zen euskarazko klaseak ematen Euskaldunizazio zentruan eta AEK-en Legazpian. Hamazazpi urtekin hasi zen idazten. Bere beste lan batzuk izan daitezke: Azkonarren laguna, Loaren bidez… esate baterako.
Lehenengo ipuin lizuna Sasian izenburua dauka. Istorio hau orain dela urte batzuetako garaikoa da, XX.mendekoa nire ustez. Hotza egiten zuenean familia guztiek elkartzen ziren sutondoan bero bero egoteko. Istorio honetan mutilo batek beste neska batekin harreman sexualak izan nahi ditu, hasieran neskak ez du nahi baina azkenean txortan egiten dute.
Nire ustez idazleak ipuin honekin esan nahi duena da txorta egin behar dutela biok nahi dutenean. Pertsonaiak errealak dira nire ustez, mutikoa Bartolo deitzen da eta neska Maritxu.
Oso erraza egin zait irakurtzeko eta oso hiztegi erraza zeukan nahiz eta aditzak “ika”-n Egon. Gustatu egin zait istorio hau oso entretenigarria izan delako.
Hurrengo istorioa Egungo Frankestein izenburua dauka. Nik uste dut istorio hau gaur egungoa dela, hau da, XXI.mendekoa. Bertan idazleak kontatzen digu gizon batek Frankestein antzekoa izan nahi zuela. Hortarako pentsatzen du pertsona bat hiltzea eta gero berriz bizia eman. Taberna batera joaten da eta pertsona bat aukeratzen du, berarekin hizketan hasten da eta kanpora ateratzen direnean hiltzen dio bere laborategira eramateko bizia berriz bueltatzeko. Ongi atera zitzaion gizona berriz bizia Portu zuelako. Eta larrutan egin nahi du gaur egungo Frankestein-ekin. Nire ustez idei nagusia da ezin zarela edozeingan fidatu, gutxiago ez badiozu ezagutzen. Pertsonaiak irrealak dira alde batetik eta bestetik errealak. Irrealak hiltzen bazara ezin dezulako berriz bizi eta erreala kontatzen duen istorioarengatik, homosexualak direlako.
Hasieran istorioa nahiko zaila egin zait baina gero oso errez irakurri dut. Ez zait gustatu istorio hau, homosexualen istorioak ez ditudalako hain gustuko.
Eta azkeneko istorioa Heriotzako Orduan izenburua dauka. Istorio hau ez da oso zaharra nire ustez XXI mendekoa izango da. Kontatzen du Nola emakume batek eta gizon batek txortan egin behar zutela baino neskak ez zuen nahi egun hortan eta urrengo egunerako utzi zuen. Baina zoritxarrez urrengo egunean emakumean Josune izena zuela istripu bat izan zuen eta hil egin zen. Urrengo egunean hilerrira joan zen eta han hasi zitzaion Josuneri ikutzen, muxukatzen.. nahiz eta emakumea hilda Egon. Niretzat ideia nagusia edo moraleja esate baterako izan daiteke erderaz dagoen esamolde bat “ez utzi biharko gaur egin dezakezuna”. Ez zait gustatu istorio hau ez zaizkidalako hildakoen istorioak gustatzen eta gutxiago harreman sexualak izateko baldin badira. Nire ustez pertsonaiak ez dira errealak bestela oso zoro daude. Eta istorioa ez da oso zaila izan irakurtzeko, hiztegia nahiko erraza izan bai da.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!